XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Proxpero berriz hantxe banku zahar hartan, kieto.

Apaizaren sermoia entzuteaz gain, bazuen gizarajoak lan ugari.

Batetik, garbantzuak oraindik irakiten zeuzkan barruan eta kolore gorriekin ezin zituen begiak ireki ere.

Bestetik, ondoko laguna zipoka gelditu ere egin gabe, zipo hemendik eta zipo handik, txapela kendu arterainoko onik ez mutil kozkor deabruak.

Apaiz Jaunak bere esplikazioak bukatu ondoren, galderak egiteko ordua iritsi zen.

Proxpero noski, lehen aipatutako arrazoiengatik, ez zen ezertaz ere enteratu, ez San Pedro nongoa zen, eta ez San Antonio non hil zen.

Bikarioak Migeltxori egin zion lehenengo galdera: - Ea Migeltxo, nor sartu zen zeruan aurrena, San Juan ala San Pedero?.

- Ez dakit Jauna, ez dakit, ez nago oso ziur.

- Ea ba zu, Xabier, zuk jakingo duzu ba nor sartu zen bietatik aurrena zeruan?.

- Berorrek barkatuko du baina nik ere ez dakit, jauna.

- Bueno, ea Proxpero, nor sartu zen aurrena, San Pedro ala San Juan?.

A ze botea eman zuen Proxpero gizarajoak, logaleak joan ziren, eta aurpegiko gorritasunak ere bai, odolak jaitsi bait zitzaizkion oinetaraino.

Behintzat, zutik jarri zen bapatean eta honela erantzun zion bi eskuak indarrez igurtziz: - Gaur ez San Pedro eta ez San Juan, gaur Orio sartu da aurrena, Jauna.